Xipiroi. Nor gara? ¿Quienes somos?

«Xipiroi» Oiartzun eta Orereta arteko serigrafia artisau bat gara.

EUS: Arropa eta tinta ekologikoak erabiliz, diseinu propio eta kanpoko eskariekin serigrafia egiten dugu. Buruan daukazun ideiren bat gurekin egin nahi baduzu, idatziguzu hurrengo emailera eta elkarlanean ikusiko dugu zer den hobeto moldatzen dena zure proiekturako: serigrafia.xipiroi@gmail.com. Eskerrik asko gu bisitatzeagatik!

CAS: Usando ropa y tintas ecológicas, hacemos serigrafía con diseños propios y encargos externos. Si quieres hacer realidad alguna idea que te ronda por la cabeza, no dudes en comentarnoslas y ver en colaboración que es lo que mejor se amolda para tu proyecto. Para cualquier propuesta: serigrafia.xipiroi@gmail.com. ¡¡Muchas gracias por visitarnos!!

Gure bildumak (nuestras colecciones)

XIP/001 Xipiroi

Xipiseta gorria ala urdina? Helduentzat ala haurrentzat? Mahuka luzekoa, tiraduna, sudadera ala poltsa bat? 2020. urtearen amaieran pertsona bat izatetik, bi izatera pasa ginan eta hemen daukazue elkarlanean prestatu dugun gure lehengo bilduma. 115 aleko edizio mugatua (2021eko apirilean) 165 aleetara zabalduta 2021eko uztailean, gure logoarekin, zuetariko askok eskatu bezala.

XIP/002 Andra!

Iraultza eta greba aireak arnasten ziren 30. hamarkadako Donostian, Kasilda, «saskiko neska» gisa ezaguna zena, zenbait «sorpresa» ezkutatzen zituen bere zumezko saskian janari artean. Hau da gure omenaldi txikia, saski horren irudiaren bidez, bizitza faxismoaren aurkako borrokan eman zuen emakume libertario eta iraultzaile horri.

XIP/003 Nazka!

Su Ta Gar taldearen kantu zahar bat gogoratzeko asmoarekin gatoz gaur, «Hortzak estuturik» diskoan agertzen zen «Nazka!! ematen duuuute!!» abestia… Bizitza beti ez delako horren polita eta beti dagoelako norbait eguna aldrebesten dizuna… Bai, gu ere egun txarrak ditugu, egun aproposak bolumena igotzeko eta «Nazka!! ematen duuuute!!» ozen abesteko.

Xipiseta bat erosi nahi ezkero, gure denda bisitatu dezakezu. Si quieres comprar una xipiseta, puedes visitar nuestra tienda.