2020ko lanen laburpena

Azaldu behar ez diren arrazoiengatik, 2020. urtea oso arraroa izan da denentzat, dena den, modu batean edo bestean lortu dugu pixkanaka lanak aurrera ateratzea, baiata bilera interesgarri batzuk espero ditugunak 2021. urtean zehar bere fruituak ematea… Horregatik, aurrera egin baino lehenago, hemen uzten dizuegu 2020. urtea laburtzeko egindako lanean laburpen bat. Mila esker hor egoteagatik!!

Zein polita den zu euskaraz iraintzea

2019an atera genuen bilduma. Tinta eta kamiseta ekologikoekin eta Donosti-Oarsoaldeako artistekin elkarlanean egindakoa. «Babua» (Kikiel), «Borono» (Jabi), «Segapoto» (Kerman) eta «Memelo»-«Kakati» (Xipiroi) egindako diseinuekin. Gaur egun agortuak daude, baina jakizu etorkizunean ea ez diren tirada berriak egongo. Adi egon!!

Xipiroi

Ongi etorri gure webgune berrira!! Normalean Xipiroiko bi kideak kobazuloan sartuta egoten gara lanean, baina noiz edo noiz, kanpora ateratzen gara ordenagailu aurrean zeozer egiteko eta momentu horiek probestuko ditugu webgune hau pixkanaka eguneratzen joateko ere. Adi egon!!