Gure bildumak

XIP/009 SEÑORA

Urtebetetzeko opari baterako egindako diseinu azkar bat, herritarren eskakizun bihurtu dena! SEÑORA hitza bereganatu, gutxiespenezko zama kendu eta bakoitzak bere baitan daraman señora-aniztasuna aldarrikatu. Bizitzeko modu gisa, existitu, desiratu eta erabakitzeagatik baimenik eskatu beharrik gabe. Izan SEÑORA, ez izan koinatu!

Lehenengo edizioa: 2025/12. Ale kopurua: 39.

XIP/008 XIPIHEROIA

Maite dugu haurrak pantailarik gabe dibertitzen ikustea, irudimenarekin jolasten eta haien bizipen eta abenturetako heroiak eta heroinak izaten. Kasu honetan, Donatello Ninja Dortokan inspiratuta, gure Xipiheroiak mundua aldatu nahi du Bó Bastoia erabiltzen. Behar duenari beti laguntzeko prest dago, bere ezagutza eta trebetasunen bidez. Zeu zara zeure Xipiheroia!

Lehenengo edizioa: 2025/12. Ale kopurua: 12.

XIP/007 #ZPDZEI!

Zein polita den zu euskaraz iraintzea! bilduma 2019ko udarari atzera begirada bat da, bertako ilustratzaileek egindako bost diseinurekin argitaratu genituen kamisetak gogoratzeko: Babua, Borono, Kakati, Memelo eta Segapoto. Geroztik, askok eskatu izan diguzue bildumaren izenburuarekin kamiseta, eta azkenean, hemen daukazue izenburua bularrean eta 5 irainak bizkarrean dituen modeloa. 

Lehenengo edizioa: 2023/10. Ale kopurua: 70.

XIP/006 Gora kolore beltza!

Bi urte igaro dira lehen “Xipiroi” bildumatik, eta bertan gorriaren eta urdinaren artean aukeratzea eskatu genizuen… Harez geroztik, bi urte daramatzagu galdera hau entzuten: – “Ez al daukazue beltzean?” – Ba hemen dituzue; kamiseta eta sudaderen tirada txiki bat, beltza maite duen jendearentzat, gure Xipiroi maitearen birdiseinu txiki batekin.

Lehenengo edizioa: 2023/04. Ale kopurua: 32.
Bigarren edizioa: 2023/10. Ale kopurua: 33.

XIP/005 Beti Bor-Bor!

Xipiroitarrok DIY-ean (”zuk zeuk egin”) sinisten dugu eta nola ez, sukalde lanetarako ez ginateke gutxiago izango. Horregatik amantal hau aurkezten dizuegu, %100-ean bidezko merkataritzako kotoiarekin eginda dagoena eta altuera erregulatzeko belarria duena erosoagoa izan dadin. Amantal hau presarik gabe sukaldatu dezakezun egunetarako da, lapikoak bor-bor egin eta sukaldea usain gozoez betetzen den bitartean… On egin!

Lehenengo edizioa: 2022/12. Ale kopurua: 10.
Bigarren edizioa: 2023/04. Ale kopurua: 10.
Hirugarren edizioa: 2025/11. Ale kopurua: 24.

XIP/004 Aupa Maurizia!

Bere ahots bereziarekin Euskal Herrian plazaz plaza ibili zen Maurizia Aldeiturriaga pandero-jotzaile Zeberiotarra (Bizkaia) gogoan (1904-1988). Marrazki hau Mauriziak berak bere panderoetako batean zuen bere buruaren erreprodukzio bat da, zeinean “A Maurizia Aldeiturriaga con amor” (”M. Aldeiturriagari maitasunez” irakur zitekeen. Jatorrizko karikaturaren egilearen izena ezin izan dugu aurkitu, baina hemendik biei gure omenaldia… Aupa Maurizia!!

Lehenengo edizioa: 2022/12. Ale kopurua: 39.
Bigarren edizioa: 2023/10. Ale kopurua: 43.

XIP/003 Nazka!

Su Ta Gar taldearen kantu zahar bat gogoratzeko asmoarekin gatoz gaur, «Hortzak estuturik» diskoan agertzen zen «Nazka!! ematen duuuute!!» abestia… Bizitza beti ez delako horren polita eta beti dagoelako norbait eguna aldrebesten dizuna… Bai, gu ere egun txarrak ditugu, egun aproposak bolumena igotzeko eta «Nazka!! ematen duuuute!!» ozen abesteko.

XIP/002 Andra!

Iraultza eta greba aireak arnasten ziren 30. hamarkadako Donostian, Kasilda, «saskiko neska» gisa ezaguna zena, zenbait «sorpresa» ezkutatzen zituen bere zumezko saskian janari artean. Hau da gure omenaldi txikia, saski horren irudiaren bidez, bizitza faxismoaren aurkako borrokan eman zuen emakume libertario eta iraultzaile horri.

XIP/001 Xipiroi

Xipiseta gorria ala urdina? Helduentzat ala haurrentzat? Mahuka luzekoa, tiraduna, sudadera ala poltsa bat? 2020. urtearen amaieran pertsona bat izatetik, bi izatera pasa ginan eta hemen daukazue elkarlanean prestatu dugun gure lehengo bilduma. 115 aleko edizio mugatua (2021eko apirilean) 165 aleetara zabalduta 2021eko uztailean, gure logoarekin, zuetariko askok eskatu bezala.

Xipiseta bat erosi nahi ezkero, gure denda bisitatu dezakezu. Si quieres comprar una xipiseta, puedes visitar nuestra tienda.