Zuen enkarguak

Arropa pertsonalizatua

Arropa marka ekonomikoenak zein ekologikoak, eskuz eta mimo handiz serigrafiatzen ditugu. Beti ere, ingurumena errespetatzen duten ur tintak erabiliz.

Proposamen bat egin nahi badiguzu, zure musika talde, ekitaldi, jai, bazkari edo negoziorako hobeto egoikitzen dena elkarrekin bilatu dezakegu.


Kotoizko poltsak

Kotoizko poltsa berrerabilgarriak, musika talde, ekitaldi edo zure negoziorako aproposenak dira. Gainera, poltsa hauen bidez, munduko plastikoen kontsumoa murrizten laguntzen duzu.


Gauza ezberdinak

Ideia zoroen zaleak gara: banderak, laminak, oihalak, partxeak, zapiak… Edo zuri okurritzen zaizuna!! Bidali zure proposamena eta gu errealitatea bihurtzen saiatuko gara.


Buruan daukazun ideiren bat gurekin lantzea planteatzen ari bazara, idatziguzu hurrengo emailera eta elkarlanean ikusiko dugu zer den hobeto moldatzen dena zure proiekturako: serigrafia.xipiroi@gmail.com. Eskerrik asko gu bisitatzeagatik!

Si quieres hacer realidad alguna idea que te ronda por la cabeza, no dudes en comentárnoslas y ver en colaboración que es lo que mejor se amolda para tu proyecto. Para cualquier propuesta: serigrafia.xipiroi@gmail.com. ¡¡Muchas gracias por visitarnos!!